XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nondik lehertuko ote zen zain nengoen.

Eta egun haietako batean Mirentxu etorri zitzaidan.

- Atzo gauza ikaragarri bat gertatu zen.

- Zer gertatu zen, ba?

- Gaizkak ez didala nahi esan zidan, eta pikotera eta nazkagarri bat besterik ez naizela, zuri haren asmoak kontatu nizkizulako.

- Oso haserre dago nirekin.

- Pasako zaion, bai.

- Ez larritu.

- Konturatuko dun alferrik dabilela eta dena pasatzen denean barkazioa eskatuko din eta lehen bezalakoxe lagunak izango zarete berriro ere.

- Hori al da dena?

- Ez.

- Atzo jai zen eta Gaizka egun guztian kukuen atzetik ibili zen.

- Ez dakit bat bakarra ere harrapatu zuen, edo harrapatzen dituenean zer egiten duen haiekin, orain ez baita bakarrik ibiltzen.

- Orain Garroreneko mutil handi horrekin ibiltzen da, eta hori oso gaiztoa da.

- Eta zer gehiago?

- Ba... Gauean nazkagarri eta hori dena deitu baino lehenago Gaizka oso triste zegoela, zepoetan kukuak erori beharrean gehienetan txantxangorriak eta beste txori txikiak erortzen direlako.

- Eta orain kulpa guztiak nik ditudala esaten du.

- Nik konponduko ditut txori... hauek.

- Beno.

- Berak txori aluok esan zuen.

- Horrela aritu zen desafioka atzo: "Batzuk tontoak, eta besteak gaiztoak?